Рет қаралды 1,690
1960ko azaroaren 15ean Zumaiako gazte talde bat eraman zuen itsasoak, eta gertaera oroitzeko egitasmoa jarri du martxan Udalak, zenbait herritarrekin elkarlanean.
1960ko azaroaren 15ean gertatutakoa dokumentatzeko ikus-entzunezko bat ere egin du Zumaiako Udalak, Ikusmin ekoiztetxearekinn batera. Dokumentala Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu du, eta Olatz Ovejero izan du zuzendari laguntzaile laneatan. Imanol Azkuek egin du gidoia, eta Kandido Urangak jarri dio ahotsa narrazioari. Argazki zuzendaria Iñaki Agirrezabalaga bera izan da, ilustrazioak Sebastian Cruzek egin ditu, eta soinuaren arduraduna Fabio de las Morenas izan da.
Dokumentalean Bittor Zubizarreta, Javier Carballo, Rudy Holke, Jesus Mari Arano, Iñaki Zorita, Natividad Urbieta eta Ixiar eta Francisca Martija elkarrizketatu dituzte, gertaera horren sortu zizkien bizipenen inguruan. Gertaeraren ostean sortutako Junta de Salvamento 15 de noviembre salbementu-taldearen inguruan ere hitz egin dute dokumentalean, eta garai hartako Zumaia gertutik ezagutzeko aukera ematen du.