Рет қаралды 91,378
Ke poteak eta pilotak jaurti dizkiete manifestariei mobilizazioa bukatzerakoan. Goardia Zibilak guztiz okupatu du Sakanako herria, eta errepide guztiak kontrolekin josi dituzte mobilizazioa oztopatzeko.
19:00etan herriko plazatik irtetekoa zen gaur manifestazioa, baina 20:00ak jota egin ditu lehen urratsak. Guardia Zibilak gertuko jarraipena egin die, eta tentsio handia izan da. Pilotakadak ere izan dira. Asteon Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin du manifestazioa, baina antolatzaileek, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideek, behin eta berriz agerian utzi dute mobilizazioari eusteko asmoa.
Abuztuaren erdialditik gose greban daude bi preso ohi Etxarri Aranatzen gaixotasun larriak dituzten presoen alde, eta gaur ozendu egin nahi izan dute aldarri hori AEMko kideek manifestazio honen bidez. Ezin izan dute, ordea, ibilbidea osorik egin; moldatu egin behar izan dute, gaurdia zibilen oldarra saiheste aldera.
Eleak-Libre dinamikak salatu du gaur adierazpen askatasuna "ukatua" izan dela Etxarri Aranatzen, eta eskubide zibil eta politikoak zapaldu dituztela.