No video

M12ko EAEko grebaren atariko, ehun elkarretaratze baino gehiago egin dituzte langile publikoek

  Рет қаралды 427

LAB Zerbitzu Publikoak

LAB Zerbitzu Publikoak

Күн бұрын

Erakundeen eta agintzen duten alderdi politikoen borondate ezaren aurrean, langile publikoek ozen aldarrikatu dute zerbitzu publikoak indartzearen beharra.
LAB, ELA, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deituta, eta martxoak 12ko grebaren atariko, langile publikoak lantokietan elkarretaratze jendetsuak egiten ari dira, egunean zehar “Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu” lelopean. 100 elkarretaratze baino gehiago daude deituak EAEko sektore publikoko lantokietan.
Adibidez, Osasungintzako langileek 39 elkarretaratze egingo dituzte ospitale eta osasun zentro nagusietan (lehen arretan 13:00etan egingo dira), adibidez, Donostia Ospitalean, Zumarraga Ospitalean, Txagorritxu Ospitalean, Gurutzeta Ospitalean, Basurtu Ospitalean, Iztieta Osasun Zentroan, Azpeitiako Osasun Zentroan, Arrasate Osasun Zentroan, Irun Centro Anbulategian, Salburuako Osasun Zentroan, San Martin Osasun Zentroan, Galdakao Osasun Zentroan, Kabiezes Anbulategian; etab.
Udal eta foru esparruan ere 30etik gora egingo dira, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, zein EAEko hainbat eskualdetako herrietan. Hala nola, Eibar, Errenteria, Zarautz, Azpeitia, Ordizia, Arrasate, Oñati, Pasaia, Barakaldo, Santurtzi, Ortuella, Basauri, Bermeo, Zornotza, Getxo, Leioa, Erandio eta Laudion, besteak beste.
Hezkuntza publikoan ere hogeinaka haurreskoletan eta eskoletan haur hezitzaileak, irakasleak, heziketa bereziko langileak eta sukaldari eta garbitzaileak mobilizatu dira. Goizean zehar Elorrioko eta Segurako haurreskoletan eta Eibarreko Haurreskolak Partzuergoaren egoitzaren aurren. Horretaz gain, Donostiako Zubiri Manteo eskolan eta Iralen, Bilboko Zamakola Juan Delmas eskolan eta Intxixu Ikastolan, Gasteizko Salburua eta San Inazio eskoletan, Balmasedako Mendian edota Hondarribiko Talaia eskolan. Egunean zehar, eguerdi eta arratsaldean beste hainbat eskoletan egingo dira mobilizazioak.
Elkarretaratze horietan, langile publikoek, martxoaren 12ko grebarekin bat egiteaz gain, erakundeen eta alderdi politikoen borondate eza salatu, eta langile publikoek ozen eskatu diete EAEko erakunde eta alderdi politikoei politika publikoak aldatu eta indartu ditzatela, eta nabarmendu dute horretarako ezinbestekoa dela langile publikoen enplegua, soldatak eta lan baldintzak hemen erabakitzea. Zehazki, honako eskaerak egin dituzte:
%10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.
Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.
Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna % 8ra jaitsiz.
Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.
Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.
Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.
Jardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan astearen norabidean.

Пікірлер
Amaia kuxkuxeroa gogor kritikatu dute 'gutarrek'
7:15
eitb
Рет қаралды 32 М.
How I Did The SELF BENDING Spoon 😱🥄 #shorts
00:19
Wian
Рет қаралды 36 МЛН
The Joker saves Harley Quinn from drowning!#joker  #shorts
00:34
Untitled Joker
Рет қаралды 68 МЛН
WHO CAN RUN FASTER?
00:23
Zhong
Рет қаралды 43 МЛН
SPILLED CHOCKY MILK PRANK ON BROTHER 😂 #shorts
00:12
Savage Vlogs
Рет қаралды 47 МЛН
When Stalin Sent Kgb Agents To Kill John Wayne, He Was Ready And Waiting
26:14
The Ultimate Expedition
Рет қаралды 17 М.
Enara eta Aitor maitemindu egin al dira saioari esker?
6:54
Go!azen 4.0: 'Ispilu aurrean' (Karaokea)
4:12
eitb
Рет қаралды 498 М.
Olasagasti eta Gaztañazpi, barrez lehertu beharrean!
2:49
Etxean bazkaltzera gonbidatu du Txurru Naomiren amak
5:53
Janire gaixo dago eta ezin du ariketarik egin
5:44
eitb
Рет қаралды 15 М.
Go!azen 5.0: Basakabiko atarian (Karaokea)
3:37
eitb
Рет қаралды 562 М.
You Cannot Force Equal Outcomes | Coleman Hughes
11:12
Jordan B Peterson
Рет қаралды 58 М.
How I Did The SELF BENDING Spoon 😱🥄 #shorts
00:19
Wian
Рет қаралды 36 МЛН