No video

BERTSO JARRIAK III, 5: Enpresa-gizon batek martxoaren 8an jarriak (Haritz Mujika)

  Рет қаралды 811

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea

Күн бұрын

2018/02/23 Asteasu
Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta III. BERTSO JARRIEN GAUA
1.- Gabon Asteasu ta
bere ondarea.
Aurkeztu nadin, ni naiz
Blas Etxeparea
gizon arrakastatsu
ta burujabea
Gamesako sekzio
baten zutabea.
Emaztea aldiz det
etxeko andrea (bis)
nik asko irabazten det
hori da klabea.
Nire hizkuntzan: sekula
lan egin gabea.
2.- Haurrak eta etxea
daude bere kargu,
loreei ura bota
ta egin lau enkargu.
Baino gaurko egunak
aldaketa zor du,
andrearekin hala
egin det akordu.
Zortzi orduz lanean
ohituta gogor gu. (bis)
Gaur denera egin behar
ditut bi otordu.
Zertan pasako ditut
beste zazpi ordu?
3.- Zazpitan jaiki naiz ta
tostadak plateran
jarri dizkiet haurrei
egun hasieran.
Gero oheak egin,
ta jantzi primeran,
ta eskolara eraman;
guztia karreran.
Etxeko-andreak lanik
ez badu beregan (bis)
ezin ulertu nabil
zertan dauden greban.
Zergatik gaur pilatu
zaizkit hainbeste lan?
4.- Enpresan misterio
handirik ez dago
nagusien esana
bete ta akabo!
Baina etxe hontan nahastu
nauzue zeharo,
ados jar zaitezte Jon,
Leire ta Izaro.
Batek lan bat agindu
besteak gehiago, (bis)
sistemak ez, sendiak
egin nau esklabo.
Nagusirik ez eta
denen menpe nago.
5.- Lanik ez izateko
hau da hau lan sorta
lau gela garbitu ta
zabaldu arropa.
Ez dakidana eginez
naizenaren kontra,
ezer bada hauxe da
langile borroka.
Andrearenlaguntza
nahiko nuke topa (bis)
lasatzeko lepoan
estu dudan soka.
Berak zergatik ez nau
inoiz faltan bota?
6.- Asetzeko umeen
gose ta egarri
prestatu ditut hiru
xerra errukarri.
“Zailena eginda zegok”
nahiz pentsatzen jarri
mahian jarritakoan,
begira elkarri.
Semea etorri da
eskolatik larri, (bis)
behar ditu entzungo
duten bi belarri.
Zergatik nik ez diot
zer duen igarri?
7.- Sukalde txoko baten
laurok adi-adi,
xerrari bultzatzeko
trago bat urari.
Inork ez dio ezer
esan nahi aitari.
Kaiola bihurtu da
lehen zena kabi.
Nahiz ta saiatu naizen
gogor ta ugari (bis)
isiltasun hau ez zen
etxean aspaldi.
Ahalik ta ondoen baina
ondo ez naiz ari.
8.- Nahiz greba egitea
zeukan gaur promesan
ni estu ikustean
zenbat kontraesan.
Laguntza eskaini dit
ta nik ezetz, kexan,
“Guzti hau nire kontu
gaur sofan zu etzan”.
“Eskerrik asko” esan dit
hau nire sorpresan (bis)
esfortzua emankor
zela ikus nezan.
Nik ez diot sekula
halakorik esan.
9.- Konpromisua nahiz ta
hartu nire kargu
orain gizonak ezin
batean dihardu.
Makina artean nahiz ta
moldatu bizkor gu
etxe barruan denak
egin dit estorbu.
Egirik bada, harek
aitormena zor du: (bis)
dena ez zen egitea
pare bat otordu.
Laburregi geratu
zaizkit zortzi ordu.
10.- Garbitzaile, zaintzaile,
sukaldari, ama.
Gizonik ba ote da
guzti hori dana?
Eguna bukatu det
ohean etzana,
lanak garaitua ta
minak erasana.
Agur martxoak 8,
bukatu da lana (bis)
bihar berriro berak
egingo du dana.
Bihar egin dezagun
biok erdibana.

Пікірлер
BERTSO JARRIAK II, 7/10: Auzoko edarizale bati jarriak II (Mikel Artola)
6:34
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 1,8 М.
BERTSO JARRIAK II, 9/10: Sineskeriak (Unai Mendizabal)
6:46
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 1,3 М.
КАКУЮ ДВЕРЬ ВЫБРАТЬ? 😂 #Shorts
00:45
НУБАСТЕР
Рет қаралды 3,4 МЛН
PEDRO PEDRO INSIDEOUT
00:10
MOOMOO STUDIO [무무 스튜디오]
Рет қаралды 12 МЛН
The Joker saves Harley Quinn from drowning!#joker  #shorts
00:34
Untitled Joker
Рет қаралды 72 МЛН
BERTSO JARRIAK II, 10/10: Ikusten ez dena (Beñat Iguaran)
8:40
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 1,4 М.
BERTSO JARRIAK III, 1: Ni arrazista ez nauzu baino (Ander Goikoetxea 'Andriu')
7:58
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 302
Alzhiemers Shame and Anguish
14:28
Rod Thompson
Рет қаралды 699
Fernando Amezketarra I. sariketa: Erniarraitzen agurra
4:06
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 10 М.
Dave Allen - religious jokes
13:20
DutchPastaGuy
Рет қаралды 6 МЛН
Fernando Amezketarra I. sariketa: Hernani puntuka
4:19
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 1,7 М.
VII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa - Helduen maila, bigarren saria
11:13
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 83
Santa eskea 2021 - Tolosaldea
2:59
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 781
Santa eskea 2021 - Alegialdea
3:01
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 989
Santa eskea 2021 - Alegia
2:56
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 501